XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarautz Igandea

Eguraldi ona ta estropa eguna zalarik naiko jende erriratu zizaigun, egonik ondartza ikusgarriya eguardi aldian.

Eta betiko elizkizun eder eta jolas artean juan zitzaigun uda-igande bat geyago.

Bildurra

Eta ez makala daukate agintariyak eta gure Euzkadi maite-paketsu-langillea indarrez betetzen ari omen dira.

Zazpi urteko ezpata bildurgarri izan ez bada iñorentzat oraingo indarketa oyek ez dira izango.

Legepian, azkatasunpian bizi nai degu euskotarrak ere.

Izan bedi ba, azkatasun matagarri ori guztigontzat, zuzentzak eta berdintasunak agintzen duan bezela, emanaz gure Erriyari eskatzen dubena.

Emen ez daukagu bildurrik eta indar bearrik ere ez.

Asteroko saltxa

Balentzia'tik etorri da, alditxo bat igarota, Jabier Izeta gaztea.

- Udaraldiya igarotzen daude, beste askoren artean, Eizagirre'tar Joseba j. abertzalea, Elosegi'tarrak (D. Jerbasio) tolosarrak.

- Agurtu degu pozik A. Jose Arrue, prantziskotar ereslari bikaña.